URTE "IKARAGARRI" HAIEK
Burura etortzen zaidan lehenengo pertsona Almudena da; oraindik gogoratzen dut: bere aurpegia, transmititzen zuen lasaitasuna…Garai hartan Haur Hezkuntzan bat edo bi urte, besterik ez ziren egiten. Nire kasuan urte bat ikasi nuen (parbulitoak zuen izena) eta Mukusuluba eskolan egon nintzen, Barakaldon.
Ni Barakaldokoa naiz, eta ikastaro hura amaitu eta gero, etxean arazo bat sortu zen: nire arreba eskola berberean jarraitzen zen bitartean, nirekin ordea, zalantzak zeuden: edo eskola publikoan jarraitu edo erakunde pribatu batera joan, apaizekin. Zalantza horiek laster amaitu ziren. Nire osaba batek Paules eskolan lan egiten zuenez, eztabaida horrek ez zuen asko iraindu (bera ikaslea zen). Hantxe nire bizitzaren hurrengo hamabi urte pasatuko nituen, EGB lehenengo mailatik COU kurtsoa bukatu arte. Hamabi urte luzeen zehar etengabeko diskriminazio batean bizitzen hasiko nintzen, fase ezberdinetan banatuta, hori bai.
Jarraitu baino lehen, aipatu behar dut, garai hartan joango nintzen eskola horretan onartua izateko filtro batzuk pasatu behar zirela: eskola garesti bat ze, mutila izan behar zen eta bataioa derrigorrezkoa zen
Lehenengo etapa.
Lehenengo bost ikastaroak barne hartzen ditu. Fase honetan bi tutore izan nituen: Tomi (lehenengo eta bigarren mailan) eta Begoña (beste hiru urte). Hemen bizi nituen esperientziak ikaragarriak izan ziren. Nahiz eta guztiok mutilak ginen (hasieratik, lehen aipatu dudan bezala diskriminazio batean bizitzen irakasten ziguten), klaseko bizipenak eta oroipenak hobezinak dira: nola lantzen genituen gai ezberdinak ( gabonak, kirolak, irakasgaiak…), kide guztien arteko bizikidetza oso ona zen, adiskidetasuna (gela bakoitzean berrogei ikasle inguruan geunden), patioko orduak… Gai gehienak gure tutorearekin lantzen genituen, baina lau eta bosgarren mailan espezifiko batzuk genituen. Irakasle hauek gizon zaharrak ziren, baina ez apaizik. Dena emaitzetan eta merituetan oinarritzen zuten eta haiekin bortxakeriaren erabilera oso ohikoa ze.
Bigarren etapa.
6, 7 eta 8.mailan gertatu zen. Urte hauetan ez zegoen andereñorik, hau da, irakasle guztiak gizonak ziren, eta tutore bat ba genuen ere, bakoitzak irakasgai bat ematen zuen. Irakasle hauen artean bai apaizak bai irakasle “normalak” zeuden, eta guztiekin ere, emaitzetan oinarritzen zen. Normalean 8.mailara ailegatzean eta emaitza onak lortzen ez zituztenei, eskola uztera gonbidatzen zieten (FP egitera joten ziren asko).
Irakasleen artean denetarik zegoen, baina garai horretan gogoratzen dudan elementu nabariagoa beldurra da. Apaiz batzuen klaseetan tratu txarrak oso ohikoak ziren eta lanak edo azterketak txarto egiten zituztenei, egurra jasotzen zuten. Beste aldetik, ikasleen arteko konparaketa oso normala zen, eta hori dela kausa, lotsa eta zigorra ematen ziren.
Hirugarren etapa.
BUP eta COU kurtsoetan, hau da, lau urteen zehar. Seriotasuna eta emaitzak helburu nagusiak ziren. Gaiak luzeak eta maíz, aspergarriak ziren ( edo irakasteko eta ikasteko moduak, batez ere). Klaseteorikoek praktikek baino lehentasuna gehiago zuten . Gainera, prozesuak ez zuen garrantzirik eta azterketa asko zeuden. COU kurtsoan beste eskolako neskak etortzen ziren eta gelako hormonak igotzen hasten ziren (haiek etorritako eskolan bakarrik neskak egoten zirelako eta hantxe COU kurtsoa ez zuten ematen).
No hay comentarios:
Publicar un comentario