miércoles, 21 de diciembre de 2016

Ingurunea

Eskola Bilboko Zurbaran auzoan aurkitzen zen, Uribarriko barrutian kokaturik, Bilboko aldirian, Artxanda mendiaren lehen maldetan. Biztanleria eta kultura-inguruneari dagokionez, auzoan oinarrizko ekipamenduak urriak ziren. Osasun-zentroa zegoen, Etxebarria parkea (udaleko parkea) eta hainbat elkarte, auzoaren eguneroko bizitzan parte hartzen zutenak. Horrez gain, ingurune soziolinguistikoan gaztelania nagusitzen zen, euskaraz edo beste hizkuntza desberdinetan komunikatzen ziren familiak egon arren. Bestetik, erdi mailako klasea gailentzen zen eta jarduera ekonomiko nagusiaren barne zerbitzuak zeuden.
Testuinguruari lotuta, eskolara amarekin joaten nintzen eta arratsaldetan meriendarekin nire bila etortzen zen. Halaber, asteazkenetan, ama etortzeaz gain, nire aitona-amonak merienda bereziarekin etortzen ziren. Ohitura hauek giza-ingurune hurbila osatzen zuten. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario