Ingurunea:
Hezkuntzan
eragina duten kanpoko aldagaiak osatzen dute ingurunea.Hau da,
kokapen geografikoa, kultura, familien ekonomia…
Nire
bizipena Barakaldoko auzo batean kokatzen da, institutu publiko
batean hain zuzen. Barakaldo 100.000 biztanle inguruko herri da eta
institutuaren auzoa baliabide ugari ditu, hala nola, ospitalea,
liburutegia, tabernak, polikiroldegia etab.
Ingurune
soziolinguistikoari dagokionez, Barakaldon oso familia gutxik hitz
egiten dute euskaraz, hala ere, ikasleen portzentai altu batek
euskaraz daki nahiz eta erabili ez. Maila ekonomikoaz ari garenean
familia gehienek maila ekonomiko ertaina dute, nahiz eta denetarik
egon. Gaur egun, industrializazio garaiaren ostean zerbitzu
sektorearen gorakada nabarmendu da, hau da hirugarren sektorea.
Beraz, Barakaldon bizi diren familia gehienak zerbitzuetan jarduten
direla esan dezakegu, adibidez, tabernak , dendak etab.
“Ikas
bidaiaren urtea izan zen, Italiara joan ginen klaseko lagun eta kide
gehienak, ahaztezina izan zen.”
Kasu
honetan, lehenengo batxilergoan ikas bidaia burutzeko aukera izan
genuenean hau aurrera eraman zen eskola eta familien maila ekonomikoa
horrela baimentzen zuelako.
“Olentzeroren
eguna heltzen zenean bakoitza bere abarkak eta soineko edo bestelako
jantziarekin etortzen zen.”
Barakaldoko
kultura dela eta, Gabonetan Olentzeroren inguruko jaia ospatzen
genuen eta horretarako ohikoak diren jantziak jarri eta kantak
abesten genituen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario