Haizeak idatzitako helburuak hautatzea erabaki dugu era
zehatzean azalduta daudelako, hau da, helburu bakoitza bizipenean agertzen den
informazioarekin lotuta dagoelako.
Bizipenetatik
atera ahal ditudan helburuak honako hauek dira (baita bakoitzari dagokion
azalpena ere):
●
Ikasle
bakoitzak bere eginkizunak betetzea: Ikasle guztiak elkarrekin egon
arren, bakoitzak bere eginkizuna zeukalako (bere egitekoak, jarduerak,
ariketak...)
●
Ikasleen
arteko elkarlana, behar izatekotan beste ikasleei laguntzeko prest egotea:
Ikastetxean adin desberdinetako ikasle guztiak (15 inguru) elkarrekin
geundelako, espazio berean.
●
Irakasleek
irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gauzatzea: Bi
irakasle geneuzkalako, idazten, irakurtzen, matematika, musika eta psikomotrizitatea irakasten zigutenak.
●
Espazioa
banatzea eta bertan moldatzea: Eskola etxe handi bat zelako, gela txikiagotan banatuta ez
geundenez, denok espazio berean egiten genuen lan.
●
Umeentzako
material egokitua izatea: Nahiz eta ezohiko eskola izan, baliabideak ume txikientzat egokituta
zeuden, hala nola, mahaiak eta aulkiak.
●
Ikasteko
edo jakiteko grina piztea: Nire esperientzian oinarrituta,
ikasteko gogoa neukalako, agindutako lanak betetzen nituen (ariketak,
marrazkiak, eragiketak...) eta jakin-mina asetzen nuen.
●
Ordutegia
errespetatzea eta betetzea: Eskolan ordutegi ofiziala ezarrita zegoelako ( 9:00-12:00 eta
15:00-17:00)
●
Gaitasunak
garatzea, garapen integrala lortzeko: Ekintza zein jarduera desberdinak gauzatzen genituelako,
gaitasun desberdinak lantzen zituztenak.
●
Ospakizunetarako
materiala (dantzak, marrazkiak, jolasak...) prestatzea:
Ikasturtean zehar denbora igarotzen genuelako dantzak, jolasak, marrazkiak eta
horrelakoak prestatzen.
●
Ospakizunetan
parte-hartzea: Familiei erakusteko emanaldiak
prestatzen genituelako, non ikasle guztiek parte hartzea eta disfrutatzea
espero zen.
●
Familien
parte-hartzea sustatzea: Aipatutako ospakizunak, gabonak edo
kurtso amaierako jaia, besteak beste; egiten genituenean familien laguntza eskatzen
zelako. Haiek jantziak josten zituzten eta
erakustaldiaren egunean ikusleak izaten ziren.
●
Ardurak
izatea: Egunerokotasunean amantala eraman
behar genuelako, jarduerak burutu behar genituelako, ospakizunetarako ekintzak prestatu behar genituelako edo
urtebetetze egunean besteentzako zerbait eraman behar genuelako.
●
Ongizatea
bermatzea: Egunero gure onura bilatzen
zutelako. Horrez gain, egoera berezietan ere ikasleen ongizatea bermatzeko
ahaleginak egiten zituztelako. Etxez aldatu nintzenean, esate baterako, ez nuen
eskolara joan nahi eta nire amak irakaslearekin hitz egin zuen, irakasleak egoera ulertuz eta laguntza
eskainiz.
●
Zailtasunak
lantzea, hobekuntzak lortzeko: Nire kasuan fonema batzuk
ahoskatzeko zailtasunak nituenez, hutsune horiek hobetzeko lana eskaini
zidatelako.
●
Amantala
janztea: Egunero amantala jantzi behar
genuelako.
●
Atsedenaldia
izatea: Ordutegian zehaztuta zegoen moduan,
goizaldearen erdialdean jolasteko atsedenaldi bat izaten genuelako.
●
Jolas
sinbolikoa lantzea: Atsedenaldian kanpo-estimulu gutxi
zeudelako, beharrezkoak zirenak baino ez.
●
Musikarekiko
harremana sustatzea: Egun berezi guztietarako
musikarekin erlazionaturiko ekintzaren bat prestatzen genuelako, irakasleak
korroan geundela akordeoia jotzen zuelako, abestiak kantatzen genituelako edo
dantzatzen genuelako.
●
Etapa
batetik bestera igarotzea: Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara
igaro behar genuelako.
●
Euskara
irakastea: Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan
euskara ikasi nuelako.
●
Euskara
ikasten dela bermatzea: Lehen Hezkuntzan D ereduan
nengoelako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario