jueves, 22 de diciembre de 2016

Baliabideak




BALIABIDEAK: Helburuak lortzeko eskolak dituen ondasunak dira, hots, eskola-ekintza hezigarriak garatzeko behar diren oinarrizko elementuak. Eskolak hiru motatako baliabideak ditu: pertsonalak, materialak eta funtzionalak.


  • PERTSONALAK: ikasleak, irakasleak, zuzendaritza (ez da nire bizipenen barnean sartzen), jantokiko begiraleak.


Testuan aurkitu ditzakegun adibideak, honakoak dira:

“Bestetik, ume gaizto bat zegoen eta denbora osoan jotzen ninduen beraz, ez nintzen oso gustura joaten hara, etxera harramazka eta kolpeekin iristen nintzen gehienetan”


“oroitzapen oso onak ditut irakaslearen aldetik oso gustura, eredu, maitasuna, poztasuna, alaitasuna”


“emozio txarrak jantokiarekiko izan dira txikitan oso gutxi jaten nuelako”


klaseko kideekiko lotura handia”


klasean geunden lagunok familia bihurtu ginela giroa oso aproposazen eta irakasleak ere lagundu zuen horretan.”


  • MATERIALAK: eraikina, gelak, patioa, material didaktikoa. Materialetan ez dut adibide nahikorik aurkitu, Lehen Hezkuntzan izan genuen klaseko egituran aldaketa nabarmena soilik aipatu dut. Testuan agertzen dena:

“Nolabaiteko buruhausteak hasten dira hasieran, aulki eta mahai batean eseritzea bakoitza.”


  • FUNTZIONALAK: Baliabide materialak eta pertsonalak eraginkorrak izateko ezinbestekoak diren baliabideak dira, alegia: denbora, dirua eta heziketa.
Diruaren inguruan ez dut adibiderik aurkitu ez baitut eskolaren errekurtso ekonomikoez hitz egin ezta ere ikasleen familiek genuen maila ekonomikoari buruz. 

Baina denboraren inguruan honako bi adibide hauek aurkitu ditut nire bizipenetan:

“Irakasgaien ordutegia betetzea”

“Haur Hezkuntzan errutina

Heziketari dagokionez, errespetu eta berdintasunezko baloreak berenganatzean oinarritzen da. Adibidez:

“Denok berdinak gara ikuspuntua garatua zegoen, berdintasuna.”

“Han ikusi eta ikasitako baloreekin (berdintasunean, euskara etab. ) bat nator”


No hay comentarios:

Publicar un comentario