Barakaldoko biztanleak
etorkinak ziren: Gaztelatik, Galizatik, Andaluziatik….etorritakoak, oso gutxi
bertokoak ziren. Labe Garaietara lan egitera etorri ziren pasa den mendeko
berrogei eta hamar, hirurogei eta hirurogei eta hamar urteetan. Horregatik
hizkuntza erderaz egiten zen eta bakarrik ordu bate do bi astean euskaraz
egiten ziren.
Demokrazia oso gaztea
zenez, oraindik diktaduraren eragina oso sendoa zen eta kristau erlijioaren
eragina ere bai. Apaiz eskola batera joateak prestigioa ematen zuen eta jasoko
genuen hezkuntza onena zela suposatzen zen: eskola publikoak ez zeuden ondo ikusita
eta bakarrik gaitasun eza zuten ikasleak
joaten zirela ustea zen
No hay comentarios:
Publicar un comentario