jueves, 22 de diciembre de 2016

Teknologia

Ikastetxearen teknologiari buruz ari garenean, elementu desberdinen jokatzeko moduez, teknikez, sistemaz edo lan egiteko planaz edo metodoez ari gara. Teknologiak, beste modu batean esanda, ikastetxearen programa, sistema, curriculum proposamenen diseinua eta antolakuntzari buruzko beste hainbat alderdi lantzea hartzen du barne.

Nire ikastetxearen egoerari erreparatuz, klase emateko irakasleek beti plan bera jarraitu dutela uste dut. Hau da, betidanik egon dira azalpenak ematen, ikasleek entzuten zuten bitartean. Kasu hauetan, metodo horri jarraituz, etxerako lan zehatzak bidaltzen zituzten, ikasleek etxean lanean aritzeko helburuarekin. Hala ere, salbuespen batzuk ere egon dira, non irakasleak ikasleen hartu-emanak sustatzen zituen eta teoria dinamikoago egiten zuen.

Azterketei begira, askotan izan ditugu test moduko probak. Hauek, emaitzak zuzentzeko erraztasuna ematen duten probak dira eta, askotan galderak garatzeko aukera faltan bota dugu.

Bestalde, ospakizunei dagokienez adibidez, sistema oso definitua zegoen: aurreko asteetan prestatuko ziren mozorro edo apaingarriak, eta asteko azken egunean egingo zen ospakizunaren festa. Honela, ikasleek gelan ekintzak egitearen helburua betetzen zen.


Bukatzeko, esan beharra daukat ez dudala inoiz somatu arazodun ikasleentzat ikastetxeak diseinatutako plan berezirik. Egoerotan, irakaslearen araberakoa zen emaitza; arazoa azaleratzen zen momentu horretan irakaslea arduratu egiten bazen, ikasleak behar zuen irtenbidera hurbil zitekeen egoera, alderantziz bazen ordea, arazoak aurrera jarraitzen zuen. Batzuetan beraz, nik uste dut ikastetxeko egoerei egokitutako sistema  edo lan-plan zehatzak faltatu izan direla, baita hori burutzeko prest zeuden partaideak ere.

No hay comentarios:

Publicar un comentario