Egitura, hezkuntza prozesua bideratzen
duten elementuen multzoa da. Haien arteko erlazioa ezinbestekoa da
funtzionamendu egokia lortzeko eta haien artean sistema konkretu bat zehazten
da, ekiteko arau eta prozesamenduen bidez (formalki edo ez-formalki zehaztuak).
Nire ikastetxearen analisian,
elementu gehiago egon arren, oinarrizkoen artean hauek aurki ditzakegu, rol eta
funtzio desberdinekin:
ELEMENTUAK
|
ROLAK/FUNTZIOAK
|
Irakasleak
|
Irakastea, klase ematea
Klaseko arauak identifikatzea
Ikasleekiko elkar-emanak sustatzea
Helburuez arduratzea
Ikasleen ongizatea bermatzea
Familiekiko erlazioa sustatzea
Ordutegien barruan, ekintzak
antolatzea
Ikasleen
egoera eta arazoak ezagutzea
Klaseko
harreman egokiak sustatzea
Materialak
prestatzea
Ahozko
komunikazioa lantzea
Ikasleak
motibatzea eta haien ongizatea bermatzea
Ebaluazioa
burutzea
Bilerak
egitea
|
Ikasleak
|
Ikastea
Disfrutatzea
Gelako
ekintzak betetzea
Azterketak
gainditzea, Gaitasunak barneratzea
Kideak
errespetatzea
Etxerako
lanak betetzea
Klasean ahaleginak egitea
|
Zuzendaritza taldea
|
Zentroko
egoerak ezagutzea eta horien inguruan alldaketak sortzea
Ikasleen
egoera eta arazoak ezagutzea
Ikastetxeko
curriculuma ezagutu eta zehaztea
Ikasleen
integraziorako lan egitea, besteak beste
Eskolako
materialez arduratzea
Irakasleen
formazioaz arduratzea
Behar
den guztietan, laguntzea
Bilerak
egitea
|
Familiak
|
Umeen
garapena ezagutzea
Eskolarekin
harremanetan egotea
Interesa
eskaintzea
Etxerako
lanekin laguntzea
Motibazioa
piztea
|
Haien artean zehaztutako arauak,
rolak eta antolatzeko era aldatzeko aukera egotea ezinbestekoa da egoerari
irtenbideak emateko eta funtzionamendu egokia lortzeko, komunikazioaz eta
koordinazioaz baliatuz. Beraz, unitate edo elementu guztien artean
erlazio sistema bat ezartzea beharrezkoa da.
Halaber, egitura formala eta
informala desberdindu beharra dago. Adibidez: egitura formalaren arabera
(idatzia, curricularra), ikasle
guztiak haien artean errespetatuko dira, baina hala ez bada, egitura
informalari esker (ez idatzia), irtenbideak aurki daitezke (aparteko plangintza
bat egitea halako egoerak saihesteko).
No hay comentarios:
Publicar un comentario