jueves, 1 de diciembre de 2016

IRAGANERA ITZULIZ


Nik nire haurtzaro eta nerabezaroan zehar euki ditudan sentipen edo emozioez hitz egingo dut, baita gogoko nituen oroitzapen batzuk aipatu ere. Honetarako, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan bizitako egoerak edo oroitzapenak gehiago sakonduko ditut. 

Hasteko, esan beharra daukat, ni 4 edo 6 hilabeterekin eskolaratu nintzela. “Sala de cuna” Atxurin, han ditudan bizipenak tristura alde batetik, eskolan ezagutzen ez dituzun pertsonekin usten zaituztelako eta gurasoengandik banatu behar zarelako. Bestetik, ume gaizto bat zegoen eta denbora osoan jotzen ninduen beraz, ez nintzen oso gustura joaten hara, etxera harramazka eta kolpeekin iristen nintzen gehienetan. Pozaren emozioa, autonomia, explorazioaren aldetik euki nuela esan daiteke. 

Hortik, Haur eskolara pasatu nintzen “Santa marta”  oroitzapen oso onak ditut irakaslearen aldetik oso gustura, eredu, maitasuna, poztasuna, alaitasuna, lasaitasuna ditut gauza askoren artean berarenganako. Bestetik, klaseko kideekiko lotura handia identitatea hastea eta alaitasuna, bizia, freskotasuna bezalako emoziak bizi izan nituen. Agian, gehien bat emozio txarrak jantokiarekiko izan dira txikitan oso gutxi jaten nuelako eta asko tardatzen nuelako jaten, ez nintzen jatun ona. 

Haur Hezkuntza Karmelo ikastolan bi urtetik seiurterarte bizi izan nuen. Berriz ere, aipatutako emozioak ageri dira baina badago oraindik gogoratzen ditudan emozio edo sentipenak: lasaitasuna, alaitasuna… hainbat gauza ikasi genituen Haur Hezkuntzan errutina eta tailerren bidez, elkarlana nagusi zen klasean. Lehengo aldiz kontzieteki esfortsu handia egin genuen denok eguneroko lana aurrera eramateko (fitxak, idatzi, tailerrak, matematikak…). Aipatu beharra dago ikastolan euskaraz une oro hitz egiten genuela, eskolako  oinarri bat baitzen eta hau oso nabaria izan da nire eskola prozezu osoan zehar. Euskara, euskal kultura (iñauteriak, santa ageda,olentzero), Argitxo iratxoa, ekintzak, txangoak etab.

Beste gauza bat aipatzekoa, klasean geunden lagunok familia bihurtu ginela giroa oso aproposazen eta irakasleak ere lagundu zuen horretan. Denok berdinak gara ikuspuntua garatua zegoen, berdintasuna. Bazeuden batzuk lan erritmo maila baxuagoa zutenak baina denok batera aurrera egiten genuen elkarri lagunduz. Han ikusi eta ikasitako baloreekin (berdintasunean, euskara etab. ) bat nator, irakasle naizenean eskolan erabiliko nituenak. Nik uste dut eskolan eraman zen metodologia Haur Hezkuntzarako zein bertan eginiko jarduera guztiak egokiak izan direla nire geroko ikaskuntza prozesurako baina bereziki nire identitatea sortzeko.

Lehen Hezkuntzan ikasgai berriak sartu ziren eta zailasunak areagotzen. Matematiketan arazoak izan nituen baita lengua castellanan ere. Etxean, kalean eta eskolan euskaraz egiten baitnuen nire inguruan zeuden pertsona guztiekin. Nolabaiteko buruhausteak hasten dira hasieran, aulki eta mahai batean eseritzea bakoitza. Irakasgaien ordutegia betetzea,   gazteleraz gain ingeles irakasgaia sartzea etab. Esan dezaket, zaila egin zitzaidala pausu hori ematea eta egindako esfortsua handiagoa izan zela. Baina oroitzen dudan oroitzapen oso on bat barnetegira lehengo aldiz joan ginen eguna izan zen, han gauza asko ikasi genituen eta experientzia itzela izan zen guretzako eskolatik kanpo klaseko guztiok batera beste leku batera bidaiatzea.

 DBH Solokoetxeko ikastetxean egin nuen. Bertan gauzak erabat aldatu ziren. Atxuri eskolako beste ume batzuekin elkartu ginen eta euskarara gero eta gutxiago entzuten zen. Nahiz eta klaseak D ereduan ematen jarraitu. Irakasle bakoitzak bere ikasgaia zuen, seigarren mailan nagusienak izatetik txikienak izatera pasatzea, frantzesa ematea etab. Antolakuntzaren aldetik kritikatu beharra daukat ikastetxea, baita irakasle batzuen prestakuntza maila (bai klaseak emateko orduan, zein euskararen aldetik). Experientzia hoberena lehengo mailan Briñasera joan ginean neguan herrialdeen proiektuak egitera han izan gauza asko ikasi genituen eta elkarren arteko harreman sendoagoak sortzeko aukera oso egokia izan zen. 

Honekin esan dezaket, gauza on eta txarrak bizi izan ditudala ikasketa prozesu honetan zehar. Eta ikastolan ikasi eta bizi izan dudana nire bizitzako etaparik hoberena izan dela orain arte.

No hay comentarios:

Publicar un comentario