miércoles, 21 de diciembre de 2016

Helburuak

Bizipenetatik atera ahal ditudan helburuak honako hauek dira (baita bakoitzari dagokion azalpena ere):
  • Ikasle bakoitzak bere eginkizunak betetzea: Ikasle guztiak elkarrekin egon arren, bakoitzak bere eginkizuna zeukalako (bere egitekoak, jarduerak, ariketak...)
  • Ikasleen arteko elkarlana, behar izatekotan beste ikasleei laguntzeko prest egotea: Ikastetxean adin desberdinetako ikasle guztiak (15 inguru) elkarrekin geundelako, espazio berean.
  • Irakasleek irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gauzatzea: Bi irakasle geneuzkalako, idazten, irakurtzen, matematika, musika eta psikomotrizitatea irakasten zigutenak.
  • Espazioa banatzea eta bertan moldatzea: Eskola etxe handi bat zelako, gela txikiagotan banatuta ez geundenez, denok espazio berean egiten genuen lan.
  • Umeentzako material egokitua izatea: Nahiz eta ezohiko eskola izan, baliabideak ume txikientzat egokituta zeuden, hala nola, mahaiak eta aulkiak.
  • Ikasteko edo jakiteko grina piztea: Nire esperientzian oinarrituta, ikasteko gogoa neukalako, agindutako lanak betetzen nituen (ariketak, marrazkiak, eragiketak...) eta jakin-mina asetzen nuen.
  • Ordutegia errespetatzea eta betetzea: Eskolan ordutegi ofiziala ezarrita zegoelako ( 9:00-12:00 eta 15:00-17:00)
  • Gaitasunak garatzea, garapen integrala lortzeko: Ekintza zein jarduera desberdinak gauzatzen genituelako, gaitasun desberdinak lantzen zituztenak.
  • Ospakizunetarako materiala (dantzak, marrazkiak, jolasak...) prestatzea: Ikasturtean zehar denbora igarotzen genuelako dantzak, jolasak, marrazkiak eta horrelakoak prestatzen.
  • Ospakizunetan parte-hartzea: Familiei erakusteko emanaldiak prestatzen genituelako, non ikasle guztiek parte hartzea eta disfrutatzea espero zen.
  • Familien parte-hartzea sustatzea: Aipatutako ospakizunak, gabonak edo kurtso amaierako jaia, besteak beste; egiten genituenean familien laguntza eskatzen zelako. Haiek jantziak josten zituzten eta erakustaldiaren egunean ikusleak izaten ziren.
  • Ardurak izatea: Egunerokotasunean amantala eraman behar genuelako, jarduerak burutu behar genituelako, ospakizunetarako ekintzak prestatu behar genituelako edo urtebetetze egunean besteentzako zerbait eraman behar genuelako.
  • Ongizatea bermatzea: Egunero gure onura bilatzen zutelako. Horrez gain, egoera berezietan ere ikasleen ongizatea bermatzeko ahaleginak egiten zituztelako. Etxez aldatu nintzenean, esate baterako, ez nuen eskolara joan nahi eta nire amak irakaslearekin hitz egin zuen, irakasleak egoera ulertuz eta laguntza eskainiz.
  • Zailtasunak lantzea, hobekuntzak lortzeko: Nire kasuan fonema batzuk ahoskatzeko zailtasunak nituenez, hutsune horiek hobetzeko lana eskaini zidatelako.
  • Amantala janztea: Egunero amantala jantzi behar genuelako.
  • Atsedenaldia izatea: Ordutegian zehaztuta zegoen moduan, goizaldearen erdialdean jolasteko atsedenaldi bat izaten genuelako.
  • Jolas sinbolikoa lantzea: Atsedenaldian kanpo-estimulu gutxi zeudelako, beharrezkoak zirenak baino ez.
  • Musikarekiko harremana sustatzea: Egun berezi guztietarako musikarekin erlazionaturiko ekintzaren bat prestatzen genuelako, irakasleak korroan geundela akordeoia jotzen zuelako, abestiak kantatzen genituelako edo dantzatzen genuelako.
  • Etapa batetik bestera igarotzea: Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara igaro behar genuelako.
  • Euskara irakastea: Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan euskara ikasi nuelako.
  • Euskara ikasten dela bermatzea: Lehen Hezkuntzan D ereduan nengoelako.

No hay comentarios:

Publicar un comentario