Elementu honek jarduteko erak, ekintzak, lan egiteko planak edota
erabiltzen diren metodoak barne hartzen ditu. Hori horrela delarik,
Curriculumean proposatzen zena oinarritzat hartuko zutela suposatzen
dut, eta jasotako emaitzetan ebaluatzen ziren alderdiak kontuan
izanik, curriculum-proposamenak lantzen zituztela pentsatzen dut.
Baina idatzitako bizipenari mugatuz gero, erabiltzen zituzten
teknikak ohikoenak ez zirela esan dezaket. Adin desberdinetako
ikasleak espazio berean jardutea edota eserita lan egiten aritzea,
txokoetan jolastu beharrean, ez zen (eta ez da) erabiliena. Hala ere,
gorago aipatu dugunez, Curriculumean zehaztuta zeuden helburuak
lortzen ziren, ebaluatzeko errubrika batzuen bidez adierazten
zirenak.
Aipatzeko beste kontu bat da eskolan ez zegoela jangelarik,
liburutegirik, goizeko gelarik, eskolaz kanpoko jarduerarik (pianoko
eskolak izan ezik) edo autobus zerbitzurik. Hots, irakasleek
erabakitako edo baliabide funtzionalek ahalbidetzen ez zutenez;
erakundeak, zerbitzu hauek izan gabe, hezkuntza-prozesuan jarduten
zen ikasle guztien ikaskuntza-prozesu egokia gauzatzeko asmoa zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario