Eskola oso txikia zenez, elementuen multzoa ez zen oso handia. Bi
irakasleak eskolan irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren eragile eta
gidariak izateaz gain, eskola ordutegitik kanpo hezkuntza ez
formalaren barne aurki ditzakegun musika klaseak ematen zituzten,
alegia, solfeo eta piano eskolak. Bizipenean agertzen denez,
irakasleek idazten, irakurtzen, matematika, musika eta horrelako
edukiak irakasteko erantzukizuna zeukaten, ikasleen garapen integrala
lortu ahal izateko. Musikari dagokionez, ez zegoen beste kanpoko
ekintzarik, irakasle batek musika irakastea baino ez.
Horrez gain, agerian egon ez arren, zuzendaritza talde batek dituen
betebeharrak betetzen zituzten eta familiekiko harremana sustatzeaz
arduratzen ziren. Hau da, eskolaren barne-egituraren arduradunak
ziren eta beste erakundeekiko harremana mantentzen zuten. Modu
honetan, ekintza instituzionala burutu zuten. Hau ondorioztatu ahal
izateko, bizipena bere osotasunean izan dut kontuan, erakunde bat
behar bezala funtzionatzeko betebehar batzuk dituelako, ekintza
instituzionala betetzearena, besteak beste. Hots, eskola urteetan
zehar funtzionatu zuenez, dekretu zein legeak jarraitzen zituela
imajinatzen dut.
Familiekiko harremana behin eta berriro bizipenean ikusi dugu, jaiak
antolatzeko edo egoera zailetan haurraren ongizateari lehentasuna
emateko, adibidez. Familiek haurra eskolan matrikulatu ostean,
bertaratzea eta ordutegia betetzeko funtzioa zeukaten. Horrez gain,
ospakizunetarako materialak prestatzeko ardura zuten eta, egun
horietan, bertan egoteko erantzukizuna. Ez zeuden beharturik baina
familiako senideak izanik, orokorrean parte hartzen disfrutatzen
zutela esango nuke. Nire aitak, besteen artean, argazkiak ateratzen
zituen beti. Bestetik, arratsaldetan nire ama meriendarekin nire bila
etortzen zen; eta asteazkenetan, bera etortzeaz gain, nire
aitona-amonak etortzen ziren. Beraz, hezkuntza-eragile oso
garrantzitsuak izan direla esango nuke, egunerokotasunean bete duten
funtzioaz gain, eskolarekiko harremana eta gauzatzen zuten rolagatik.
Ikasleoi erreparatuz, eskolako arauak errespetatzeko funtzioa
geneukan (amantala janztea, ordutegia errespetatzea, jarduerak
egitea...), eginkizunak betetzeko (ariketak, ekintzak egitea...) edo
elkarlana gauzatzeko (besteei laguntzea, elkarrekin aritzea..). Baina
funtziorik garrantzitsuena ikastea zen, ikasteko prest egotea. Umeek
berez jakin-mina izugarria dute, ondorioz, eredu egokia jasoz gero,
aipatutako funtzioa betetzea ez da zaila. Nik ikasteko gogoa neukan
eta gauza berriekin disfrutatzen nuen, orduan, nire ikaskuntza
prozesua gauzatzen zihoan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario