miércoles, 21 de diciembre de 2016

Baliabideak

PERTSONALAK: Bi irakasleak, ikasleak, familia (gurasoak, aitona-amonak).
Erakundea txikia zenez, baliabide pertsonalak ez ziren anitzak. Hau da, ez zegoen irakasle espezializaturik, Psikologia Terapeutikoko irakaslerik, aholkularirik edo gaur egungo eskola publiko batean aurki dezakegun aditurik. Edonola ere, eskolak funtzionatzen zuen eta irakasleak beste erakundeekin harremanetan egoten ziren.
MATERIALAK: Eraikina (etxebizitza handia zena), alfonbra, mahaiak, aulkiak, sukaldea, komuna, musikako gela, pianoa, akordeoia, amantala, koadernoak, liburuak, marrazkiak, jostailuak, kulunka, soka, musika-erreproduzitzailea.
Jangelarik, liburutegirik, goizeko gelarik, eskolaz kanpoko jarduerarik (pianoko eskolak izan ezik) edo autobus zerbitzurik ez zegoenez; baliabide materialak beste erakunde batzuek dituztenekin konparatuz gero, urriak direla pentsa dezakegu. Hala ere, eskola txikia zenez, baliabideak bere behar eta gaitasunetara egokitzen ziren. Alegia, eskola pribatua zen eta ikasle kopurua nahiko urria zen (15 ikasle inguru), hortaz, ez dut uste baliabide ekonomiko ugariak zituztenik.
FUNTZIONALAK: Eskola pribatua izanik, gastuak ikasleen familiek finantzatzen zituzten. Denboraren aldetik, ikasle kopurua urria zenez, irakasleek eskolako ordutegian aritzeaz gain, ohiko zein ez-ohiko jarduerak antolatzeko denbora zuten.

No hay comentarios:

Publicar un comentario