domingo, 4 de diciembre de 2016

OROITZAPENAK


Nire haurtzaroan pentsatzen dudanean bizipen onak etortzen zaizkit burura nagusiki. Batez ere, orain barregarriak iruditzen zaizkidan pasarte gehienak momentuan ez zirelako. Normalean bizipen gogorrak (ez guztiak noski) irrifarren batekin gogratzen ditugu etorkizunean.
Haur Hezkuntza garai oson bat bezala gogoratzen dut bereziki. Klasera jolastera eta dibertitzera joaten nintzela zirudien, eta ez behar baten moduan. Garai horretatik bizipen zehatz batzuk gogoratzen ditut; inahuteriak, gabonak, kideon eta neure urtebetetzea… oroitzapen esanguratzueak batez ere. Gabonetarako ekitaldia egiteko entseguak eta nola Olentzeroren eguna heltzen zenean bakoitza bere abarkak eta soineko edo bestelako jantziarekin etrotzen zen. Zeinen ondo pasatzen genuen…

Geroago Lehen Hezkuntza heldu zen, nagusiak egiten hasten ginen. Lehenengo azterketak, lehenengo notak... Urduritasuna eta gogoak ziren garai hartan nire buru eta gorputza gainezkatzen zituzten emozioak. Klaseak “seriotasun” handiagoa zutela zirudien; Lan egiteko mahai eta aulkiak, libuak, kuadernoak, ikasgaiak… Salto oso handi baten moduan atzeman genuela uste dut, txikitik eta nagusiagoa bihurtzeko urrats handi bat izan zen. Garai honetako oroitzapen gehienak, oso positiboak dira, hala ere, negatiboak badaude. Oroitzen naiz 3. mailan gure gaztelerako irakasleak diktaketak egiten zituela sarritan. Irakasle honek sekulako genio bizia zeukan eta gainera ni ez nintzen batere ona diktaketetan, ze gaizki pasatzen nuen…

Ostera, Bigarren Hezkuntza heldu zen, institutua. Zein urrun ikusten nuen hori eskolan nintzenean… Etapa hau gogoekin hartu nuen, gauza berri ugari topatu nituen bertan; lagunak, irakasleak, gauzak egiteko moduak, esperientziak etab. Eskolako gauzei garrantzi handiagoa ematen ikasi nuen eta autonomoagoa bihurtu nintzen ikasteko eta nire burua planifikatzerako orduan. Gauzak guztiz aldatu ziren, ikaskide gehiago, eginbehar gehiago, gauza berri gehiago baina irakasle bakarra. Hala ere, gauza guztietara bezala moldatu nintzen.

Ondoren Batxilergoa heldu zen. Lehenengo urtea primerakoa gogoratzen dut. Ikasbidaiaren urtea izan zen, Italiara joan ginen klaseko lagun eta kide gehienak, ahaztezina izan zen. Bigarren urte, ostera, infernua izan zen; selektibitatea gora selektibitatea behera…

Laburbilduz, hauek izango lirateke nire oroitzapenak hezkuntzaren inguruan. Orain unibertsitateko bigarren mailan nago poz pozik eta oroipen berriak gordetzen jarraituko ditut etorkizun baterako.


No hay comentarios:

Publicar un comentario