Irenek egindako egitura hautatzea erabaki dugu modu argi
batean azalduta baitago( adibide anitzekin). Hau da, prozesu desberdinak bideratzeko erabiltzen
diren elementuak argi azaltzen dira. Honez gain, elementu guzti hauen erlazio
estua ikusteko aukera dago, elementu bakoitzak bere zeregina duen arren.
Egitura, hezkuntza prozesua
bideratzen duten elementuen multzoa da. Elementu guzti hauek erlazioan daude,
hala ere, bakoitzak bere funtzio edo rola du.
Ermuko Anaitasuna Ikastolan, urtero
“Ikastola eguna” ospatzen da. Oso gogoan
dut bizipen hau, egunean bertan hainbat ekintza dibertigarri egiten
genituelako, hala nola, aurpegiak margotu, sandwichak prestatu, jolas
desberdinetan parte hartu…
Kasu honetan, estrukturako elementuak ( irakasleak,
ikaslea, zerbitzuak, gobernu organoak, AMPA etab) egun honetan (Ikastola egunean) esku hartzen dute. Gainera, bakoitzak rol edo
funtzio bat eduki arren, harreman estua mantentzen dutela ikus daiteke.
Bestalde, Ikastolan 4 urtetatik,
Argitxo proiektua martxan jartzen da euskara sustatzeko asmoarekin. Horretarako
hainbat ipuin, gutun, marrazki… erabiltzen dira.
“Argitxo ” proiektua kontuan
hartuta, gobernuaren organoak eta eskolako irakasleak (elementuak) erlazioan
daude proiektu hau aurrera eraman ahal izateko.
Horrez gain, beste bizipen bat ere
egokia da egitura azaltzeko.
Nahia ( nire gelakide bat),
aulkiaren barruan trabaturik gelditu zenean, bedela (Agustin) erreminta
guztiekin etorri behar izan zen Nahiaren burua aulkitik atera ahal izateko.
Kasu honetan, bedela egituraren
barruan sartuko litzateke funtzio edo rol propio batekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario