jueves, 22 de diciembre de 2016

Helburuak



HELBURUAK: Helburuen intentzio orokorrak gure zentroetarako zuzenbide bezala erabiltzen dira, proposamen kurrikular eta kudeatzaile zehatz batzuetatik hasiz, garatu daitezen.

Hona hemen testutik ateratako zatiak:
“Hortik, Haur eskolara pasatu nintzen “Santa marta”  oroitzapen oso onak ditut irakaslearen aldetik oso gustura, eredu, maitasuna, poztasuna, alaitasuna, lasaitasuna ditut gauza askoren artean berarenganako. Bestetik, klaseko kideekiko lotura handia identitatea hastea eta alaitasuna, bizia, freskotasuna bezalako emoziak bizi izan nituen.”

“Haur Hezkuntzan errutina eta tailerren bidez, elkarlana nagusi zen klasean.”

“Aipatu beharra dago ikastolan euskaraz une oro hitz egiten genuela, eskolako  oinarri bat baitzen eta hau oso nabaria izan da nire eskola prozezu osoan zehar. Euskara, euskal kultura (iñauteriak, santa ageda,olentzero), Argitxo iratxoa, ekintzak, txangoak etab.”

“Denok berdinak gara ikuspuntua garatua zegoen, berdintasuna. Bazeuden batzuk lan erritmo maila baxuagoa zutenak baina denok batera aurrera egiten genuen elkarri lagunduz.”

“Nolabaiteko buruhausteak hasten dira hasieran, aulki eta mahai batean eseritzea bakoitza. Irakasgaien ordutegia betetzea,  gazteleraz gain ingeles irakasgaia sartzea etab. Esan dezaket, zaila egin zitzaidala pausu hori ematea eta egindako esfortsua handiagoa izan zela.”

“Antolakuntzaren aldetik kritikatu beharra daukat ikastetxea, baita irakasle batzuen prestakuntza maila (bai klaseak emateko orduan, zein euskararen aldetik). Experientzia hoberena lehengo mailan Briñasera joan ginean neguan herrialdeen proiektuak egitera han izan gauza asko ikasi genituen eta elkarren arteko harreman sendoagoak sortzeko aukera oso egokia izan zen.”

Eskolaren helburuen artean hauek aurki ditzakegu Haur Hezkuntzan:
  • ume autonomoak izateko, autonomia lantzea
  • garapen emozionala lantzea
  • irakasleak eskolan edo klasean giro aproposa sortzea
  • irakasleak umeak errespetatzea, zaintzea
  • umearen explorazioa sustatzea
  • elkar lana eta kooperazioa sustatzea
  • errutinen bidez, gure kulturaren ezagutza eta ikaskuntza
  • euskaraz bizitzea, bultzatzea
  • arrazakeria, homofobia eta matxismoaren ingurugiroa ekidituz

Beste helburu batzuk aurki ditzakegu Lehen Hezkuntzan:
  • indibidualismoa handitu, bakoitzak bere erronkei aurre egin, lanerako prestakuntzara zuzendua dago
  • beste hizkuntza batzuk hitz egin, ezagutu eta idaztea
  • jarritako arau eta ordutegiak errespetatzea

Batxillergoko helburuak:
  • euskara sustatzearen helburua ez zen guztiz bete eskolaren aldetik
  • beste hizkuntza eta ezagutza batzuk izatea
  • irakasle batzuek ez zuten prestakuntza maila egokia beraz, ez zen helburua bete kasu honetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario