viernes, 23 de diciembre de 2016

Proiektua

Gure proiektuari begira, Gurutzetako ospitalean ekintza batzuk antolatzea erabaki dugu. Honen barruan, umeen parte hartzea eta motibazioa sustatuko dituzten jarduerak proposatu ditugu, hala nola, eskulanak sortzea birziklatutako materialarekin. Horrela, ospitaleko umeen arteko elkarlana sortu daiteke eskulanak elkarren artean eginez. Hauek, euskaraz eta gazteleraz egingo dira umearen edo familiaren nahiaren arabera.

Proiektu honi ekiteko nahi duten familiek edo bolondresek birziklatutako materiala ekartzea proposatuko dugu, birziklapenari buruzko kontzientzia sustatzeko. Adin desberdinetako umeentzat jarduerak zuzenduko ditugu, haur bakoitzaren zailtasunak lantzeko, hobekuntzak lortzeko eta gaitasunak garatzeko. Ondoren, umeek egindako eskulanak ospitalean zehar ikusi ahal izango dira, umeen motibazioa handitzeko (haien lanak ikusgai egongo direlako). Gainera, baliabideak ospitaleko pertsonetara egokituta egongo direla kontuan izan behar da (gurpildun aulkiak, aulkiak, oheak etab).

Halaber, urteko garaiaren arabera, gai batekin erlazionaturiko eskulanak proposatuko dira. Adibidez, Euskararen eguna, Gabonak, Inauteriak… modu honetan, ohitura eta ospakizunen inguruko giroa sortu ahal izango da.


Irakasleak edo hezitzaileak proiektu honen gidariak izango dira, eskulanak diseinatuko dituzte, jarduerak burutzeko prozesua gauzatuko dute eta umeekin zein familiekin harreman zuzena izango dute, haurrekin eskulanak egingo baitituzte. Horrez gain, medikuek erritmoak eta ordutegiak zehaztuko dituzte, umeen ongizatea eta osasunari lehentasuna emateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario