viernes, 23 de diciembre de 2016

Ingurunea

Guk Estiren bizipenetako ingurunearen analisia aukeratu dugu modu argi batean atzematen delako ingurunearen eragina bere bizipenaren adibide desberdinetan.

Hezkuntzan eragina duten kanpoko aldagaiak osatzen dute ingurunea. Hau da, kokapen geografikoa, kultura, familien ekonomia…

Nire bizipena Barakaldoko auzo batean kokatzen da, institutu publiko batean hain zuzen. Barakaldo 100.000 biztanle inguruko herri da eta institutuaren auzoa baliabide ugari ditu, hala nola, ospitalea, liburutegia, tabernak, polikiroldegia etab.

Ingurune soziolinguistikoari dagokionez, Barakaldon oso familia gutxik hitz egiten dute euskaraz, hala ere, ikasleen portzentaje altu batek euskaraz daki nahiz eta erabili ez. Maila ekonomikoaz ari garenean familia gehienek maila ekonomiko ertaina dute, nahiz eta denetarik egon. Gaur egun, industrializazio garaiaren ostean zerbitzu  sektorearen gorakada nabarmendu da, hau da hirugarren sektorea. Beraz, Barakaldon bizi diren familia gehienak zerbitzuetan jarduten direla esan dezakegu, adibidez, tabernak , dendak etab.


“Ikas bidaiaren urtea izan zen, Italiara joan ginen klaseko lagun eta kide gehienak, ahaztezina izan zen.” Kasu honetan, lehenengo batxilergoan ikas bidaia burutzeko aukera izan genuenean hau aurrera eraman zen eskola eta familien maila ekonomikoa horrela baimentzen zuelako.


“Olentzeroren eguna heltzen zenean bakoitza bere abarkak eta soineko edo bestelako jantziarekin etortzen zen.” Barakaldoko kultura dela eta, Gabonetan Olentzeroren inguruko jaia ospatzen genuen eta horretarako ohikoak diren jantziak jarri eta kantak abesten genituen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario