jueves, 22 de diciembre de 2016

HELBURUAK:

Zentroko intentzio orokor batzuk dira, eta zuzenbide bezala erabiltzen dira.
Intentzio hauek guztiz malguak dira eta beraz, aldaketa anitz egon daitezke.

Nire bizipenak kontuan izanik, euskara bultzatzea izango litzateke intentzioetako bat. 
Horretarako, eskolak “Argitxo” izeneko proiektu bat martxan jarri du.

Bestalde, talde lana sustatzea ere  beste intentzio edo helburu batean  sartuko genuke.
 Hau horrela izanik, adibide gisa txikitan izandako txokoen esperientzia dugu. Irakasleak, eskulanak egiterako momentuan taldeka jartzen gintuen batak besteari laguntzeko helburuarekin.

Horrez gain, Ikastola eguna ospatzearekin batera, aurki daitekeen helburuetako bat, ikasle-irakaslearen arteko partaidetza sustatzea izango litzateke.
 Irakasleek, ikasleen laguntza handiarekin, ekintzak edo tailerrak prestatzen dituzte.


No hay comentarios:

Publicar un comentario