a) Pertsonalak. Hainbeste
ikasle geundenez, irakasle kopurua ugaria zen.; normalean, emekumeek
hezkuntzaren lehenengo bost ikasturte emateko ardura zuten, eta gizonek
hurrengoak eta BUP eta COU ikasturteak egiten zituzten. Horretaz aparte, beste
sail ezberdinak eskolaren organigraman zeudenez, beste eskolako kideeek
garrantzi handia zuten.: ikasketa burua, zuzendaria, diziplinaren arduraduna eta
psikologoa, besteak beste. Pertsona guzti horiek apaizak ziren.
b) Materialak. Eskola
pribatu bat izatean eta hilabetero kuota bat ordaindu behar zenez, erabilitako
materiala oso aproposa eta ugaria zen. Gainera, eskola honek kirola egiteko
azpegitura onak zeuzkan: frontoi bi, futbol eta saskibaloia zelaiak, antzerkia,
cinema, eliza bat…Hau guztia eskolan bertan zeuden eta apaizak ere eskolan
bertan bizi ziren. Herritik kanpoan bizi ziren ikasleak autobús batean etortzen
ziren.
c) Funtzionalak. Ordutegia
goizeko 9 etatik 13,00ak arte izaten zen. Gero, jantokirik ez zegoenez,
bazkaltzeko orduan etxera joaten ginen. Eta gero berriro eskolara bueltatzen
ginen, arratsaldeko 15,30etatik 17,30ak arte. Diruari dagokionez, ez zegoen
arazorik hilabetero eskola horrek jasotzen zuen kuotak asko zirelako. Baina
garai hartan gaur egungo teknologia berriak existitzen ez zirelako
(proiektoreak, bideoa eta musika jartzeko ekipoak geneuzkan).
No hay comentarios:
Publicar un comentario