Ikastetxea osatzen
duten eragileen sinesmen, balio, printzipio eta pentsatzeko moduek osatzen dute
kultura, eta ikastetxean gertatzen denari zentzua ematen diote.
Nire eskolari begira, kultura
definitzeko, ikastetxea orokorrean aztertu baino, irakasle desberdinen jarrerak
ikusi behar direla uste dut.
Alde batetik, irakasle
batzuek elkarlanera eta ikasleen ongizatera bideratzen zuten irakaskuntza. Hori
dela eta, esan dezakegu hezkuntzan izan beharreko printzipio egokiak zituztela,
gelako prozesuetan zentratzen zirela, eta ez emaitzetan. Adibidez, irakasle
hauek ospakizunei eta umeek disfrutatzeari izugarrizko garrantzia ematen
zioten. Beraz,
ikasleak ziren haientzat klaseko ardatza eta horrek interesa pizten zuen.
Bestetik, aipatutako
usteak baztertzen zituzten irakasle asko ere egon dira. Horiek, ikasleen
arazoak eta klaseko giro egokia alde batera uzten zuten. Esaterako, haiek
ezarritakoaren kontra zerbait gertatzen bazen, ikasle hori zigortu eta
saioarekin jarraitzen zuten. Beraz, nire ustez, zigortzeko ohitura hori emaitza
onak izateko bide egokiena zela uste zuten, arazoa nondik zetorren aztertu eta
konpontzen saiatu baino. Bestalde, ikasgaia etxerako lanak egitera eta
azterketak gainditzera bideratzen zuten.
Horrez gain,
ikastetxeari begira euskal kultura transmititzeko ahaleginak eskasak izan dira.
Hala ere, horretan interesa zuten irakasle batzuk egon dira, euskara sustatzeko
ekintzak antolatzen zituztenak eta hizkuntza mantentzeari garrantzia ematen
ziotenak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario