BARRUKO OROIMENAK
5 urteko gela dut
gogoan gehien bat. Marige Lourdes eta Maribi ziren irakasleak.
Ni Marigeren
gelan nengoen, egunero zetorren peto
bakero batekin, eta gelan sartzean menta usaina ekartzen zuen mentazko txiklea
ekartzen baitzuen beti. Izugarri gustatzen zitzaidan … baina berak beti esaten
zigun guk ezin genuela txiklerik eraman gelara. Hala ere, kalean egonda,
amarengana joan eta egunero zein egun
zen galdetzen nion, ostiraletan eta larubatetan bakarrik eros nitzakeen eta
gozokiak.
Argitxok ekartzen
zizkigun opariez asko gogoratzen naiz. Argitxo ikusezina bazen ere, bagenekien
gure artean zebilela beti eta horrek
poztu egiten gintuen. Egunero norbait gaztelaniaz mintzatzen ikusten genuenean,
Argitxoren abestia abesten hasten ginen, Argitxok beti esaten baitzuen euskaraz
egiteko.
Askotan gutunak idazten genizkion, eta berak, Argitxok,
erantzun egiten zigun. Behin, gelan
sartu eta kutxa handi bat zegoela konturatu ginen. Oso urduri jarri ginen
guztiok, eta irakaslea sartzean, Argitxoren kutxa zelan esan zigun. Barruan
begiratu eta guztiontzako egutegiak zeudela ikusi genuen. Euskaraz
mintzatzeagatik jaso genuen opari hau. Ni poz -pozik jarri nintzen eta etxean,
goialdean marrazturik agertzen zen “Argitxo” margotu nuen.
Gelan Daniel eta Jon Ander-ekin nengoen. Asko gustatzen
zitzaidan beraiekin jolastea. Egun batean Danieli hagin bat jauzi zitzaion,
lurrera erori zen eta nik lur beltz eta txuri haretan aurkitu egin nuen. Poz
pozik jarri nintzen baina, Marigek kontuaz ezer ez zekienez, haserretu eta kalera bota ninduen lurrean etzanda egoteagatik.
Jon Ander, beste lagun bat, irakurketa saioetan lokartu egiten zela
antzezten zuen beti, eta egun batean “lo zegoela” aulkia lurrera bota zuen.
Izugarrizko kolpea jaso zuen bai Jon Anderrek bai aulkiak eta Marige oso
haserre kalera bota zuen. Hala ere guk barre egin genuen.
Asko gogoratzen
naiz “Akisiren etxeaz” ere. Eskulan asko egiten genituen baina bereziki hau
egitea asko gustatu zitzaidan. Etxetik jogurta bote huts bat ekarri genuen. Hau
pintzelekin marroi kolorez margotu genuen.
Kartulina batekin teilatu moduko bat egin genuen, itsatsi eta lastoz estali genuen. Hau lantzeko, irakasleak txokoetan jarri gintuen.
Modu honetan, zerbait egiteko zailtasunak izanez gero,bata besteari laguntzeko
aukera genuen. Nire kasuan adibidez, lastoak ez zitzaizkidan teilatuan itsasten,
eta Amaia eta Aritzen laguntzarekin eskulana amaitu ahal izan nuen. Amaitzean, Marigek Akisiren ipuina kontatu
zigun. Gaur egun, etxean dut oraindik ere eskulan hau.
Nahia ere bazegoen
nire gelan. Egun batean jolastu nahian, burua aulkiko zulo batetik sartu zuen
eta ezin zuen atera. Asko larritu zen. Aurpegia
gorri gorri jarri zitzaiola gogoan dut. Guztiok jarri ginen bere inguruan eta
Marige Nahiaren burua ateratzen saiatu zen, baina ezin izan zuen lortu. Beraz,
Agustini deitu genion ( guztia konpontzeaz arduratzen dena). Agustin bere
maletinarekin etorri zen eta aulkia desmontatu zuen Nahia hortik atera ahal izateko.
Hau ez dut inoiz ahaztuko, asko sufritu genuen gustiok eta.
Hamaiketako
orduan, bi gaileta maria jaten genituen eta ondoren ura. Marigek ere bi gaileta
hartzen zituen eta nik beti kopiatzen nion edo behintzat saiatzen nintzen,
baina ezinezkoa zen. Bi gailetak elkarrekin jarri eta erditik mozten zituen,
ondoren bi erdiak ahoan sartzen zituen. Dibertigarria iruditzen zitzaidan hori,
nik ere hori egin nahi nuen baina ez zitzaidan kabitzen.
Ikastola eguna ez
zait ahazten. Irakasleek txoko asko
jartzen zituzten jolasteko. Batean aulkiaren jolasa genuen, beste batean nozillazko
sandwichak egin behar genituen. Beste txoko batean aurpegiak margotzen
zizkiguten … Txoko batetik bestera pasatzeko, 6.mailako ikasle batek alboka
jotzen zuen, eta niri hori pila bat gustatzen zitzaidan, berezia zen.
Horrekin batera, DBH-ko mutil batek trikitixa
jotzen zuen beti Ikastola eguneko
jaialdian, eta ni harrituta gelditzen nintzen berari begira. Gero beti etxera joatean gurasoei kontatzen nien,
eta trikitixa bat nahi nuela esaten nien. Gaur egun trikitilaria naiz.
DBH etapa nahiko
zaila izan zen nire kasuan. Eduki nuen irakasle batek gutxietsi egiten ninduela
sentitzen nuen askotan. Lenguako eta Latin ikasgaian, azkeneko azterketa
gaindituko ez nuela esaten zidan irakasle batez ari naiz.
Ez hori bakarrik,
irakasle honek, klase egun guztietan banandu egiten gintuen bakoitzak bere lana
egin zedin, eta nik hori gorroto nuen.
Beste alde
batetik,historiako irakaslea dago. Liburua hartu egiten genuen, eta egun
bakoitzean ikasle batek liburuan jartzen zuen guztia irakurtzen zuen denbora
amaitu arte. Irakasleak ez zuen ematen azalpen bat ere ez. Gogoan dut oso
gaizki pasatzen nuela irakasgai honekin,
eta amarengana joan behar izaten nintzen mesedez laguntzeko esanez, ez
bainuen ezer ere ez ulertzen.
Gaur egun, eskolako
oroimen gutxi ditugula pentsatzen badugu ere, idazten hasi eta mila horri bete
ahalko genituzke.
Oroimenak,
esperientziak, bizipenak, gu gara, eta hauek
gure barnean egongo dira beti.
No hay comentarios:
Publicar un comentario