jueves, 22 de diciembre de 2016

TEKONOLOGIA:
Hezkuntza zentroko elementu garrantzitsuenetako bat teknologia da.
Teknologiari buruz hitz egiten ari garenean, ez gara ari aparatu edo makineriari buruz, jokatzeko moduaz baizik, hau da;  erabiltzen diren metodoei buruz edo lan egiteko planari buruz hain zuzen ere.
Nire bizipenak kontua izanik, “Argitxo” proiektuan oso ondo ikus daiteke teknologia.
Kasu honetan, proiektuak berak, eskolan lantzeko plan bat du. Proiektu honen barruan, eskola zentroak  lan handia dute, ikasleei Argitxoren abestia irakatsi, ( norbaitek gaztelaniaz egitean abesteko) , musika jarri,  gutunak prestatu … hain zuzen ere. Beraz,  lan egiteko ondo antolatutako plan bat izango litzateke hau.
Bestalde, eskulanak egiterako momentua, bizipenean azaldutako moduan, irakasleak taldeka jartzen gintuen. Kasu honetan, lan egiteko plana, lan taldeak egitea  edo besteari lagundu ahal izatea izango litzateke.
Teknologiaren adibideekin bukatuz, DBHn izandako esperientzia dugu adibide moduan.
DBHko irakasle batek, Historiako liburuak hartu eta ozen irakurtzeko agintzen zigun, berak ezer ere ez azaldu gabe. Kasu honetan, argi eta garbi ikus daiteke erabilitako plana ez dela eraginkorra izango. Modu honetan, ikaslearen urduritasuna  soilik piztuko baitu, eta gainera ez du ezer ere ez ikasiko. 




No hay comentarios:

Publicar un comentario