viernes, 23 de diciembre de 2016

Ebaluazioa eta ekarpenak

HAUTATUTAKO ELEMENTUAK:

Irene
Haizea
Libe
Nerea
Santi
Esti
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Helburuak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Baliabideak
Egitura
Egitura
Egitura
Egitura
Egitura
Egitura
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Teknologia
Kultura
Kultura
Kultura
Kultura
Kultura
Kultura
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea
Ingurunea


EBALUAZIOAK:

Ireneri
Haizeari
Liberi
Nereari
Santiri
Estiri
Irenek
8
8
8
8
8
8
Haizeak
6
8
7
8
5
5
Libek
8
8
7
8
8
8
Nereak
8
8
8
8
8
        8
Santik
8
8
8
8
8
8
Estik
8
8
8
8
8
8

EKARPENAK:

LIBE. Hasieran, bakoitzaren bizipenen analisiak izan ditugu kontuan hauek egiteko artikuluan zeuden sei baliabideei erreparatu diegu. Gure bizipenen analisiak taldean irakurri, aztertu eta aberastu ditugu. Ondoren, egokienak zirenak hautatu ditugu eta bertan ezarri.
Proiektuari dagokionez, ospitalean dauden umeentzako ekintza ludiko batzuk egitea bururatu zaigu. Ideia egokia dela iruditu zait gure proiektua, eskolatik kanpo gaixorik dauden umeekin lantzen den jarduera delako eta bertan beste hainbat gauza hartu behar ditugulako kontuan horien artean, haien osasuna, garapena etab.
IRENE: Hasteko, gure bizipenei dagokienez, bakoitzak bere analisia egin du.
Ondoren, taldean jarri eta guztien analisiak irakurri eta aztertu ditugu, Hau horrela, egokienak hautatu eta sakondu ditugu azkenik Bloggean jarri ahal izateko.
Proiektuari dagokionez, gure bizipenen analisia egiteko erabili ditugun aspektuak kontuan hartu ditugu, hala nola, ingurunea, kultura, baliabideak, helburuak…
Gaur egungo gizartean  ohikoa den, baina askotan ahazten zaigun egoera batean zentratu gara; ospitalean dauden umeentzako ekintza ludiko batzuk egitea hain zuzen.
Modu honetan, ume hauek eskolaz kanpo hainbat jarduera, inteligentzia eta emozio lantzeko aukera izango dute haien osasuna eta garapena beti ere kontuan izanik.
HAIZEA: Lan hau egiteko urrats desberdinak jarraitu ditugu. Hasteko, eskolari lotutako sentipenak identifikatzeko, brainstorming moduko bat egin genuen: Eskolako garaian bizi izan genituen sentimenduak zerrendatuz. Gero, taldeka partekatu genituen, gogora ekarritakoa kontatuz.
Ondoren, lehen zirriborroa idatzi genuen. Nik Haur Hezkuntzako oroitzapenak idazten igaro nuen denbora, Lehen Hezkuntzan edo Bigarren Hezkuntzan sakondu beharrean. Hala ere, bizipenen analisia egiteko zirriborroa pixka bat aldatu behar izan nuela esan beharra daukat, analisian erabili ditudan datuak errazago hautemateko. Analisia eskolako adierazleen arabera egin dugu, bizipenean oinarrituz, elementuak identifikatu ditugu.
Bizipenen analisiak taldean partekatu ostean, hobeto zeudenak aukeratu ditugu hauek sakonago garatzeko eta amaierako proposamena egiteko. Ospitalean dauden umeentzako proiektu bat diseinatu dugu, ez dugu proiektua garatu baina proposamena erabilgarria eta errealista izan daitekeela uste dut. Dakigunez, hezkuntza gizarteko kide guztien esku dago, beraz, hezkuntza ez da eskolara mugatu behar. Horregatik, beste testuinguru batean lan egitea, gaixorik dauden umeekin jarduera edo eskulanak egitea esate baterako, oso proiektu aberasgarria dela uste dut.
Bestetik, ebaluazioa egiteko, edukiak ez ezik, beti lan egiteko jarrera, inplikazioa, lankidetza, erantzukizunak betetzea zein lan-prozesua kontuan izaten ditut.
NEREA:
Lan hau burutzeko, bakarkako atalari dagokionez gure bizipenei erreparatu diegu eskola ibilbidearen analisia egiteko, eskolako 6 adierazleen arabera. Atal hau egitea oso interesgarria iruditu zait, aurretik ez nekizkien gauzak egon direlako nire hezkuntza bizipenean eta horiek ezagutzea gustatu zaidalako. Hala ere, zati batzuk betetzeko informazioa lotzea jarduera zaila izan dela uste dut.

Bestalde, talde lana burutzeko eta bakoitzaren atal egokiena aukeratzeko, zati desberdinak aztertu ditugu eta zatien idazlearen iritzi propioa entzun eta gero, hautaketa egin dugu. Bukatzeko, hauek irakurri eta hortik abiatuta, proiektu bat diseinatu dugu. Honi dagokionez, eskolako 6 osagaiei begira, garrantzitsuen iruditu zaizkigun arloak aipatu ditugu era sinple batean. Gure proiektua ospitale batean umeentzako ekintzak antolatzea da, eta oso argi joan dira eskolako adierazleak azaltzen proiektua egitean. Beraz, ikusi dugu eskola adierazleok beste erakunde askotan ere aplikagarriak izan daitezkeela.

Nire ustez, lan honekin eskola edo beste proiektu baten antolakuntzaren funtzionamenduak eta hauen aplikazioak hobeto ezagutu ditugu.

SANTI
Bizipenaren analisia klasean landutako testuan (“La educacion escolar se desarrolla en el seno de una organizacion”) oinarritu da, eta horri esker, hori egiteko baliabideak izan ditugu.
Adinagatik, nire analisia erabat ezberdina zen, besteenekiko konparatuz. Nire garaian, agian erabiltzen ziren teknologiaren elementuak nabarmenagoak ziren, hots, argiago ikusi ditugu; eta hori dela kausa, nire analisiaren elementu hori aukeratu dugu guztiok. Zer pasatu zitzaidan gogoratzea nik pentsatu nuen baino ariketa ona izan da. Halakorik ze hezkuntza mota dagoen gaur egunean hobeto baloratu dezaket hango garaiko hezkuntza bizi ostean. Egia esan, hezkuntzan bizi izaten denak bizitza osoaren zehar eragin handia dauka. Beraz aukeratutako gradua baloratzeko balio ahal zait. Ze inportantea den zure hezkuntzatik  pasatzen diren pertsona guztiak eta hauek izaten duten eragina.
Proiektuari dagokienez, esan behar dut guztiok hasieratik proposatutako ideiarekin ados egon ginela, orduan ideiaren muina garatzea nahiko erreza zen: ideiak botatzen hasi ginen, eta bost minutuetan proiektua erabakita zegoen, baliabide errealak erabiliz


ESTI

Ikasgaiaren lehen egunetan Juanek ordu erdi bat gure oroitzapenei buruz idazteko eskatu zigun, nahi genuen hizkuntzan eta zirriborro moduan.

Ostean gure bizipen hauek Blogg batera igotzea eskatu zigun. Beraz, hauek txukun jarri eta taldeka aipatutako Blogga sortu eta bertan igo genituen bakoitzaren bizipenak.

Geroago, hauen analisia egitea eskatu zigun. Analisi hau egiteko kontuan hartu behar genituen “La educación escolar se desarrolla en el seno de una organización” testuan aurretik landutako eskola baten osagai ezinbestekoak ( ingurunea, kultura, baliabideak, helburuak eta egitura) Horrela, bakoitzak bere analisia garatu eta guztiok elkarri irakurri genituen analisiak eta egokienak aukeratu genituen taulan azalarazteko.

Guzti hori egin ostean, Bloggera igo genituen aipatutako lan guztiak, hau da, norberaren analisisa eta taldean aukeratutakoa.

Bukatzeko, ikasitako guztia praktikan jartzeko gure proposamena burutu genuen. Gure proposamenean askotan ahazten ditugun ospitaleen ingurukoa da, bertan dauden ume gaixoek egonaldi atsegina izan dezaten. Hau bukatzean, analisiarekin batera Bloggera igo genuen.


Lan hau oso baliagarria izan zaigu eskolaren edo enpresa baten bost elementu ezinbestekoetan sakontzeko. Gainera etorkizunerako oso baliagarria izan daitekeela uste dut, gure kabuz proiekturenbat egiterako orduan kontuan izan beharreko atazak baitira.

Proiektua

Gure proiektuari begira, Gurutzetako ospitalean ekintza batzuk antolatzea erabaki dugu. Honen barruan, umeen parte hartzea eta motibazioa sustatuko dituzten jarduerak proposatu ditugu, hala nola, eskulanak sortzea birziklatutako materialarekin. Horrela, ospitaleko umeen arteko elkarlana sortu daiteke eskulanak elkarren artean eginez. Hauek, euskaraz eta gazteleraz egingo dira umearen edo familiaren nahiaren arabera.

Proiektu honi ekiteko nahi duten familiek edo bolondresek birziklatutako materiala ekartzea proposatuko dugu, birziklapenari buruzko kontzientzia sustatzeko. Adin desberdinetako umeentzat jarduerak zuzenduko ditugu, haur bakoitzaren zailtasunak lantzeko, hobekuntzak lortzeko eta gaitasunak garatzeko. Ondoren, umeek egindako eskulanak ospitalean zehar ikusi ahal izango dira, umeen motibazioa handitzeko (haien lanak ikusgai egongo direlako). Gainera, baliabideak ospitaleko pertsonetara egokituta egongo direla kontuan izan behar da (gurpildun aulkiak, aulkiak, oheak etab).

Halaber, urteko garaiaren arabera, gai batekin erlazionaturiko eskulanak proposatuko dira. Adibidez, Euskararen eguna, Gabonak, Inauteriak… modu honetan, ohitura eta ospakizunen inguruko giroa sortu ahal izango da.


Irakasleak edo hezitzaileak proiektu honen gidariak izango dira, eskulanak diseinatuko dituzte, jarduerak burutzeko prozesua gauzatuko dute eta umeekin zein familiekin harreman zuzena izango dute, haurrekin eskulanak egingo baitituzte. Horrez gain, medikuek erritmoak eta ordutegiak zehaztuko dituzte, umeen ongizatea eta osasunari lehentasuna emateko.

Ingurunea

Guk Estiren bizipenetako ingurunearen analisia aukeratu dugu modu argi batean atzematen delako ingurunearen eragina bere bizipenaren adibide desberdinetan.

Hezkuntzan eragina duten kanpoko aldagaiak osatzen dute ingurunea. Hau da, kokapen geografikoa, kultura, familien ekonomia…

Nire bizipena Barakaldoko auzo batean kokatzen da, institutu publiko batean hain zuzen. Barakaldo 100.000 biztanle inguruko herri da eta institutuaren auzoa baliabide ugari ditu, hala nola, ospitalea, liburutegia, tabernak, polikiroldegia etab.

Ingurune soziolinguistikoari dagokionez, Barakaldon oso familia gutxik hitz egiten dute euskaraz, hala ere, ikasleen portzentaje altu batek euskaraz daki nahiz eta erabili ez. Maila ekonomikoaz ari garenean familia gehienek maila ekonomiko ertaina dute, nahiz eta denetarik egon. Gaur egun, industrializazio garaiaren ostean zerbitzu  sektorearen gorakada nabarmendu da, hau da hirugarren sektorea. Beraz, Barakaldon bizi diren familia gehienak zerbitzuetan jarduten direla esan dezakegu, adibidez, tabernak , dendak etab.


“Ikas bidaiaren urtea izan zen, Italiara joan ginen klaseko lagun eta kide gehienak, ahaztezina izan zen.” Kasu honetan, lehenengo batxilergoan ikas bidaia burutzeko aukera izan genuenean hau aurrera eraman zen eskola eta familien maila ekonomikoa horrela baimentzen zuelako.


“Olentzeroren eguna heltzen zenean bakoitza bere abarkak eta soineko edo bestelako jantziarekin etortzen zen.” Barakaldoko kultura dela eta, Gabonetan Olentzeroren inguruko jaia ospatzen genuen eta horretarako ohikoak diren jantziak jarri eta kantak abesten genituen.

Kultura

Guk Liberen bizipenetako kulturaren analisia hautatu dugu, hainbat puntu ezberdin lantzen direlako eskolako etapan zehar, era argi eta zehatzean azaltzen direnak.

Gure ikastola eta institutua euskal kulturan murgildua egon da betidanik eta gure hizkuntza, euskararen erabilera, suposatu du horrek. Honetarako eskolan argitxo iratxoa genuen eta berarekin jolasak egiten genituen edo elkarlanean jardun euskaraz hitz egiten.

Lehenik eta behin, umea txikitatik eskola batera eramatea Europako kulturaren parte dela esan beharra dut eta hori nire bizipenen testu osoan zehar ikus dezakegu. Bestetik, gure kulturaren barnean, euskal kulturan egiten diren jai, tradizio eta ohiturak aipatzen ditut testuan (iñauteriak, santa ageda, santotomas, olentzero etab). Eta honako hauek dira:

        “Hasteko, esan beharra daukat, ni 4 edo 6 hilabeterekin eskolaratu nintzela.”
     “Aipatu beharra dago ikastolan euskaraz une oro hitz egiten genuela, eskolako  oinarri bat baitzen eta hau oso nabaria izan da nire eskola prozesu osoan zehar. Euskara, euskal kultura (iñauteriak, santa ageda, olentzero), Argitxo iratxoa, ekintzak, txangoak etab.”


Teknologia

Kasu honetan, Santiren teknologia elementua aukeratu dugu berak bizi zuen hezkuntzan ebaluaketa frogak zorrotzak zirelako eta teknologiak eskatzen duena (ondorioa), hemengo adibideek erakusten dute.

Atal hau garatu baino lehen, teknologia honek ez daukala harremanik aparagailuekin esan behar dugu.
Garai hartako teknologia ez zen gaur erabiltzen dena, eta aukeratzeko prozesu batzuk egiten ziren. Lehenengoa eskolaratzeko momentuan egiten zen: bataiatuta egotea derrigorrezkoa zen, bestela ezinezkoa zen eskola horretan ikastea.
Behin barruan, Lehen Hezkuntzaren bostgarren mailan ikasle guztiok test psikologiko bat egin behar genuen eta hori nortzuk pasatuko ziren seigarren mailara erabakitzeko erabiltzen zuten eta garai hartako ordenagailuen bidez analizatzen ziren. Lortutako emaitzekin, eskolako psikologoak (beste apaiz bat zen) analisi bat egiten zuen eta ikasleen etxeetara, emaitzak eta bere ondorioak bidaltzen zizkien familiei.
Aurrerago, zortzigarren mailan, bi irakasgai baino gehiago gainditzen ez zituztenak ezin ziren eskolan jarraitu.. Bi baino gutxiago izaten zituztenak Batxiller  egiten jarraitu zezaketen.
Batxilergo hiru kurtsoak egiten genituenean eta gainditzen ez ziren irakasgaiak ondo prestatzeko, uztailean, goizero, klase jasotzen genuen irailean egin behar genituen azterketak ondo prestatzeko, gainditzeko asmoarekin; familiek klase hauek  ordaindu behar zituzten.
COU ikasturtea amaitu eta gero, eta Selektibitate froga egin baino lehen, prozesu berdina egiten zuten ikasleekin, baina kasu honetan errepikatu behar zuten kurtsoa.

Lehen Hezkuntzaren bigarren atalean (sei, zazpi eta zortzigarren mailan) ingeleseko irakasgaian, guztiok etxeko lanak egiteko koaderno berdina geneukan eta han egin behar genituen ariketak agertzen ziren. Astero ariketa kopuru batzuk egiteko beharra genuen eta gero zuzentzen genituen klasean , irakaslearekin: egiten ez zituztenek edo txarto egiten zituztenek ondorio txarrak jasotzen zituzten: zigor fisikoa eta puntu negatiboak.

Egitura

Irenek egindako egitura hautatzea erabaki dugu modu argi batean azalduta baitago( adibide anitzekin). Hau da,  prozesu desberdinak bideratzeko erabiltzen diren elementuak argi azaltzen dira. Honez gain, elementu guzti hauen erlazio estua ikusteko aukera dago, elementu bakoitzak bere zeregina duen arren.
Egitura, hezkuntza prozesua bideratzen duten elementuen multzoa da. Elementu guzti hauek erlazioan daude, hala ere, bakoitzak bere funtzio edo rola du.

Ermuko Anaitasuna Ikastolan, urtero “Ikastola eguna”  ospatzen da. Oso gogoan dut bizipen hau, egunean bertan hainbat ekintza dibertigarri egiten genituelako, hala nola, aurpegiak margotu, sandwichak prestatu, jolas desberdinetan parte hartu…
Kasu honetan,  estrukturako elementuak ( irakasleak, ikaslea, zerbitzuak, gobernu organoak, AMPA etab) egun  honetan (Ikastola egunean)  esku hartzen dute. Gainera, bakoitzak rol edo funtzio bat eduki arren, harreman estua mantentzen dutela ikus daiteke.

Bestalde, Ikastolan 4 urtetatik, Argitxo proiektua martxan jartzen da euskara sustatzeko asmoarekin. Horretarako hainbat ipuin, gutun, marrazki… erabiltzen dira.
“Argitxo ” proiektua kontuan hartuta, gobernuaren organoak eta eskolako irakasleak (elementuak) erlazioan daude proiektu hau aurrera eraman ahal izateko.

Horrez gain, beste bizipen bat ere egokia da egitura azaltzeko.
Nahia ( nire gelakide bat), aulkiaren barruan trabaturik gelditu zenean, bedela (Agustin) erreminta guztiekin etorri behar izan zen Nahiaren burua aulkitik atera ahal izateko.
Kasu honetan, bedela egituraren barruan sartuko litzateke funtzio edo rol propio batekin.



Baliabideak

Nereak egindako baliabideak aukeratu ditugu baliabide mota desberdinak era argian desberdindu dituelako. Halaber, baliabide funtzionalak ondo identifikatu dituela pentsatzen dugu.

Eskoletan eta, nire egoera konkretu honetan, baliabideak aurki ditzakegu, hau da, helburuak lortzeko ikastetxeak dituen ondasunak, eskola-ekintza garatzeko beharrezkoak direnak. 3 baliabide mota aurki ditzakegu:
            -Pertsonalak:
-Ikasleak
-Irakasleak
-Familiak
-Ikastetxeko beste langileak: Jantokiko langileak …
-Irteeretako arduradunak
-Zuzendaritza taldea
-PT, Aholkulariak
            -Materialak:
-Gelako material didaktikoa (margotzekoa, psikomotrizitate gelakoa, jantokikoa, eskulanak egitekoa … )
-Gelako edo ikastetxeko altzariak
-Ikastetxea
-Garraioak (irteerakoa)
            -Funtzionalak:
-Baliabide materialak egoera onean mantentzeko beharrezko dirua
-Irakasleek irakasteko beharrezko duten formazio eta denbora, egunerokotasunera eta gizartearen aldaketetara egokituak. Esaterako, klasean arazoak zituzten edo beste klase-kideengandik erantzun txarrak jasotzen zituzten umeei laguntzeko edota ikasleak orokorrean motibatzen jakiteko formazioa.
-Hezkuntza prozesuan zehaztutako helburuak betetzeko beharrezko denbora, irakasle zein ikasleen partez. Adibidez: irteerak, ospakizunak eta egutegia antolatzeko beharrezko denbora.


Helburuak

Haizeak idatzitako helburuak hautatzea erabaki dugu era zehatzean azalduta daudelako, hau da, helburu bakoitza bizipenean agertzen den informazioarekin lotuta dagoelako.
Bizipenetatik atera ahal ditudan helburuak honako hauek dira (baita bakoitzari dagokion azalpena ere):   
        Ikasle bakoitzak bere eginkizunak betetzea: Ikasle guztiak elkarrekin egon arren, bakoitzak bere eginkizuna zeukalako (bere egitekoak, jarduerak, ariketak...)     
        Ikasleen arteko elkarlana, behar izatekotan beste ikasleei laguntzeko prest egotea: Ikastetxean adin desberdinetako ikasle guztiak (15 inguru) elkarrekin geundelako, espazio berean.  
        Irakasleek irakaskuntza-ikaskuntza prozesua gauzatzea: Bi irakasle geneuzkalako, idazten, irakurtzen, matematika, musika eta          psikomotrizitatea irakasten zigutenak.
        Espazioa banatzea eta bertan moldatzea: Eskola etxe handi bat    zelako, gela txikiagotan banatuta ez geundenez, denok espazio berean egiten genuen lan.
        Umeentzako material egokitua izatea: Nahiz eta ezohiko eskola   izan, baliabideak ume txikientzat egokituta zeuden, hala nola, mahaiak eta aulkiak.
        Ikasteko edo jakiteko grina piztea: Nire esperientzian oinarrituta, ikasteko gogoa neukalako, agindutako lanak betetzen nituen (ariketak, marrazkiak, eragiketak...) eta jakin-mina asetzen nuen.
        Ordutegia errespetatzea eta betetzea: Eskolan ordutegi     ofiziala ezarrita zegoelako ( 9:00-12:00 eta 15:00-17:00)
        Gaitasunak garatzea, garapen integrala lortzeko: Ekintza zein    jarduera desberdinak gauzatzen genituelako, gaitasun desberdinak lantzen zituztenak.
        Ospakizunetarako materiala (dantzak, marrazkiak, jolasak...)    prestatzea: Ikasturtean zehar denbora igarotzen genuelako dantzak, jolasak, marrazkiak eta horrelakoak prestatzen.
        Ospakizunetan parte-hartzea: Familiei erakusteko emanaldiak prestatzen genituelako, non ikasle guztiek parte hartzea eta disfrutatzea espero zen.
        Familien parte-hartzea sustatzea: Aipatutako ospakizunak, gabonak edo kurtso amaierako jaia, besteak beste; egiten genituenean familien laguntza eskatzen zelako. Haiek jantziak josten zituzten          eta erakustaldiaren egunean ikusleak izaten ziren.
        Ardurak izatea: Egunerokotasunean amantala eraman behar genuelako, jarduerak burutu behar genituelako, ospakizunetarako        ekintzak prestatu behar genituelako edo urtebetetze egunean besteentzako zerbait eraman behar genuelako.       
        Ongizatea bermatzea: Egunero gure onura bilatzen zutelako. Horrez gain, egoera berezietan ere ikasleen ongizatea bermatzeko ahaleginak egiten zituztelako. Etxez aldatu nintzenean, esate baterako, ez nuen eskolara joan nahi eta nire amak irakaslearekin           hitz egin zuen, irakasleak egoera ulertuz eta laguntza eskainiz.
        Zailtasunak lantzea, hobekuntzak lortzeko: Nire kasuan fonema batzuk ahoskatzeko zailtasunak nituenez, hutsune horiek hobetzeko lana eskaini zidatelako.
        Amantala janztea: Egunero amantala jantzi behar genuelako.
        Atsedenaldia izatea: Ordutegian zehaztuta zegoen moduan, goizaldearen erdialdean jolasteko atsedenaldi bat izaten genuelako.
        Jolas sinbolikoa lantzea: Atsedenaldian kanpo-estimulu gutxi zeudelako, beharrezkoak zirenak baino ez.
        Musikarekiko harremana sustatzea: Egun berezi guztietarako musikarekin erlazionaturiko ekintzaren bat prestatzen genuelako, irakasleak korroan geundela akordeoia jotzen zuelako, abestiak kantatzen genituelako edo dantzatzen genuelako.
        Etapa batetik bestera igarotzea: Haur Hezkuntzatik Lehen Hezkuntzara igaro behar genuelako.
        Euskara irakastea: Lehen Hezkuntzako lehenengo mailan euskara ikasi nuelako.

        Euskara ikasten dela bermatzea: Lehen Hezkuntzan D ereduan nengoelako.